Zientzia zirkularra: Zurezko egitura eta lastozko itxiturak dituzten eraikinak. Eraikuntzaren arlotik larrialdi klimatikora egokituz

Larrialdi klimatikoaren garaian, eraikuntza-industriak hainbat erronkari egin behar die aurre, hala nola material berriztagarriak eta iraunkorrak erabiltzea material konbentzionalak erabili beharrean. Egurra izango da horietako bat. Hala ere, isuritako karbono dioxidoa harrapatzeko ere basoak beharko ditugu, eta, beraz, egituretarako zuhaitzak moztu beharra karbonoa bahitzeko basoen beharraren aurkakoa izango da. Horregatik, zurezko egitura arinak eraikitzeko aukera aztertzen ari gara, zuhaitz berberekin egin beharrean, inausketa-adarrekin. Egitura horiek indartzeko eta itxitura gisa lastozko balak erabiliko dira.

Maila edo kurtsoa: Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa

  • Hizlariaren izen-abizenak: Josu Encina Iñiguez de Ciriano
  • Saila eta Fakultatea: Ingeniaritza Mekanikoa Saila. Bilboko Ingeniaritza Eskola
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Hizkuntza: Euskara, Gaztelania
  • Hedadura geografikoa: Araba