Zientzia zirkularra: CO2 atzitzea klima-aldaketa arintzeko estrategia gisa

JARDUERA BETETA

Hitzaldiak bi zati izango ditu. Lehenengoan, atmosferan CO2 metatzeak planetan duen eragina aurkeztuko da, eta CO2 atzitzeko eta erabiltzeko gaur egungo aukerak zehaztuko dira. Bigarren zatian, UPV/EHUko Ingeniaritza Kimikoko doktorego-tesi batean oinarritutako kasu praktiko bat deskribatuko da, non biomasa (lehengai berriztagarria) hidrogeno (erregai garbia) bihurtu den, sortutako CO2a harrapatuz.

Maila edo kurtsoa: Batxilergoko 2. maila, Lanbide Heziketa

  • Hizlariaren izen-abizenak: Pablo Comendador Morales
  • Saila eta Fakultatea: Ingeniaritza Kimikoa Saila. Zientzia eta Teknologia Fakultatea
  • Modalitatea: Hitzaldia
  • Hizkuntza: Gaztelania, Ingelesa
  • Hedadura geografikoa: Bizkaia